Atzo Euskal Hedabideen Behatokiak prestatu duen atari berria aurkeztu zuela eta, gaurko Hizpidea magazinean bertako koordinatzaile den Gorka Salcesekin hitz egin dugu luze eta sakon behatokiaz beraz eta orain plazaratu duten atariaz. Behatokia Hekimen elkarteak eta EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek elkarlanean garatzen duten proiektua dugu, euskaraz aritzen diren hedabideei buruz denetariko ikerketa eta segimendu lanak egitea helburu duena. Elkarrizketan Gorka Salcesek bereziki azpimarratu du hedabideek hizkuntza gutxituen aurrerabidean betetzen duten eginkizun garrantzitsua. Era berean, euskarazko hedabideei dagokienez, neurketa kuantitatiboez gain, neurketa kualitatiboak ere ezinbestekoak direla adierazi du.
Deskargatu hemen.