POTTO: Euskal herriko eskolarteko txapelketa

Bertso-mundua mugagabea da, beti dugu zer eskaini gure POTTO irratsaioan, eta horren erakusgarri da gaurko saioa.
Asteburuan jokatu zen, larunbatarekin batera, Ereñotzun (Txirrita handiaren jaioterrian, eta Txirrita hil zeneko 80. urteurrenean), Euskal herriko eskolarteko txapelketa, eta bertan, txapeldun… bizkaitarra!
Txaber Altube abadiñoarra izan zen garaile zapatuko saioan eta txapeldunak txapela behar horretan… Alaia Martinek izan zuen Txaberri txapela jartzeko “ardura”
Gure POTTOn Ereñotzuko saioan izandako alerik preziatuenak dituzue buru-belarrien gozagarri; beraz, aitzakiarik ez… heldu POTTOri… eta gaiztoak izan

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL:Frank Kafkaren 'Metamorfosia' irakurketa jarraitua abiatu da

og. Eka 9 , 2016
Jada IX. ediziora heldu da Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen literaturako klasikoen irakurketa. Aurten, 100 urte bete dira Kafkak Metamorfosia idatzi zuela. Goizean goiz abiatu da irakurraldia Anton Garikanoren  eskutik. Bere euskararako itzulpena izango da gaur egun osoan zehar Arriaga antzokian irakurriko dena. Euskaltegi irakasle eta ikasleak protagonista baina baita kutur munduko […]

Honekin lotuak