BIGARREN LERROAN: John Mac Laughlin Londresko Royal Festival Hallean

John Mac LaughlinSaio honetan jazz proposamen bikaina egiten digu Gorka Gondrak. Alde batetik, Londresera garamatza John Mac Laughlin gitarrajole handiak 1989ko azaroaren 27an eskaini zuen kontzertuaren zati bat entzutera. Hamar bat minutuko zati horretan Blues for L. W. kantua entzuteko parada dugu. Baina, beste alde batetik, Duke Ellingtonen ohiko estiloaz, Sarah Vaughanen ahots apartaz eta Charles Mingus baxujolearen lanaz gozatzeko aukera ere badugu, besteak beste.

Deskargatzeko azken Bigarren Lerroan-en saioa, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ETAREN SU ETENA

az. Mar 22 , 2006
Gaur eguerdian jakin izan dugunaren arabera, ETAk su eten iraunkorra iragarri du, etzi, hilaren 24an, indarrean sartuko dena. Erakunde armatuaren hitzetan, “prozesu demokratikoa” eraman behar da aurrera Euskal Herrian, eta prozesu hori bultzatzea litzateke “ekintza armatuen etenaldi iraunkorraren” helburua. Prozesua bururaino eramateko euskal herritarrek etorkizunari buruz “hitza eta erabakia” izan […]

Honekin lotuak