HIZPIDEA: Eskola Publikoaren 25. jaialdia Hendaian euskarari eskua emanez

Joan den igandean Hendaian Eskola Publikoaren 25. jaialdia izan zela eta, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen koordinatzaile den Lourdes Imazek festa horren berri ekarri digu eta, bide batez, eskola publikoaren definizioa zehazten lagundu. Pozarren azaldu da Lourdes Imaz aurtengo deialdiak izandako arrakastaz, eguraldia lagun, jende andana handiak parte hartu zuelako egitarauaren gune eta ekitaldi guztietan. Jaialdia Hendaian egin izanak zerikusi zuzena dauka Ipar Euskal Herriko Ikas-Bi elkartearekin. EHIGEren kide ere baden elkarte honek Iparraldean hezkuntza elebiduna zabaltzeko ardura hartua du bere gain eta dagoeneko bertako 100 eskolatan baino gehiagotan erdietsi du irakaskuntza elebiduna ezartzea. Horren ondotik, Lourdes Imazek eskola publikoaren definizio zehatza egin du, publikoa, demokratikoa, laikoa eta euskalduna dela esanez eta izenondo horietako bakoitzaren nabardurak zehaztuz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Estricalla musika taldea Rafa Ruedaren gomendioa

og. Eka 9 , 2016
Estricalla musika taldea Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute. Taldea 2009an jaio zen Torrelavegan , El Corazon del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu zuten. Beren diskoetako kantetan euskara eta espainieraz kantatzen dute erdi bana.  2015ean plazaratu zuten ‘Hutsartea’ deituriko azken lana. […]

Honekin lotuak