2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. Larunbata honetan Euskal Eskola Publikoan matrikulatzea sustatzeko argazki jendetsu bat egingo dute Bilboko Arriaga plazako eskaileretan. “Zaindu maite duzun hori. Matrikulatu Publikoan” lelopean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240202_arantza_euskal_eskola_publikoa.mp3 Deskargatu hemen.
eskola publikoa
Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan […]
Ekainaren 4ean Gasteizen ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 26. Jaia izango da. Gasteizko Zabalgana auzoan hamaika ekintza egingo dituzte. “Josi ta josi” izango da aurtengo jaiaren leloa. EHIGE guraso elkarteko koordinatzailea Lurdez Imaz izan da gurean. Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean egon behar dela aldarrikatuko dute. Horretarako eskola euskaldun, publiko, […]
Joan den igandean Hendaian Eskola Publikoaren 25. jaialdia izan zela eta, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteen koordinatzaile den Lourdes Imazek festa horren berri ekarri digu eta, bide batez, eskola publikoaren definizioa zehazten lagundu. Pozarren azaldu da Lourdes Imaz aurtengo deialdiak izandako arrakastaz, eguraldia lagun, jende andana handiak parte hartu […]
Iaz hasitakoa osatzen ari dira egunotan Baionan, Ane Ablanedoren eskutik. Pedagogia osasuntxuagoaren aldeko apustua egiten du, eta horretarako haurren heziketaren moldeak hankaz gora jarri behar dira. Datozen hilabeteetan jarraituko dute gai honekin, Anek kontatu digun bezala. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150710solasaneablanedoueu.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Gaurko gaia: Testuliburuen kudeaketa solidariotik digitalizaziorako bidean 2015-2016 ikasturtean zer? Izan ere, testu 5. eta 6. mailako liburuak ez dira azken sei urteotan berriztu. Programa ondo baloratu dute familiek, baina BIGEk egungo sistema unibertsala mantenduta digitalizaziorako trantsizio adostua […]
Gaur, Bizkaiko Gurasoen Elkarteko (BIGE) Irune Uria teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Oporrak ate joka daude gure eskoletako haur eta irakasleentzat eta giro nahasian amaitu da kurtsoa, Eusko Jaurlaritzak 3. mailako azterketaren proba derrigorrez egiteko aukeratuak izan ziren zentruen jarrera irmoarekin. Uda ondorenerako EAEko administrazioari eskatzeko […]
Igandean, ekainaren 7an, Euskal Eskola Publikoaren jaia izango da Elgoibarren, EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea) antolatuta. Aurten, propio dituzten arazoak bideratzeaz gain, LOMCE eta Heziberriren aurkako borroka dute aurrean. Iganderako, goizean hasita, mundu guztiarentzako egitaraua prestatu dute, EHIGEko koordinatzaile Lurdes Imazek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solaslurdesimaz.mp3 Deskargatu hemen. Aurtengo jaiaren bideoa:
Gaur, BIGEko Irune Uriaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150519solasiruneuria.mp3 Deskargatu hemen