Asteartea izaki, nazioarteko gaia izan dugu magazinaren hirugarren elkarrizketan. Txente Rekondok, nazioarteko gaietan laguntzen digun adituak, herenegun Orlandon izan zen atentatu ikaragarriaren gainean egin dituen gogoeta batzuk partekatu nahi izan ditu gure entzuleekin. Txentek dioenez, aski garbi gelditu da atentatua otso bakarti deritzatenetako batek egin duela, nahiz eta Obama presidenteak jihadismo antolatuarekin lotunerik ez ikusi. Atentatu honek areagotu besterik ez du egin AEBetan armen erabilera askea dela eta errepublikanoen eta demokraten artean dagoen eztabaida bizia. Ondorio politikoei dagokienez,Txenteren iritziz, Donald Trumpek etekin handiagoak lortzen jakin du, Hillary Clintonek baino.
Deskargatu hemen.