Azkenean Urdulizen dagoen pasabidea lurperatuko dute: datorren urtean hasiko dira lanak eta 18-24 hilabetez luzatuko dira. Bien bitartean bidaiariek autobusa hartu beharko dute Sopela-Plentzia bidaia egiteko, eta Plentziako geltokia itxi ondoren, zalantza agertu da geltoki horren lanpostuekin zer gerta daitekeen, Uxune Iriondok azaldu duenez.
EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatuta gaur bertan hasiko dira Bilbon, Formakuntza saio batekin. Ostiralean, Bake ibilbidea egingo dute Bizkaiko hiriburuan, eta datozen asteotan Donostian eta Gasteizen izango dira, Elbira Garzia Bidalezek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141111solaselviregarcia.mp3 Deskargatu hemen