BIDEGI auzian berriak izan dira aste honetan, EH Bilduko lau batzarkide akusazio pertsonal gisa aurkeztu baitira. Iban Asenjo Gipuzkoako batzarkideak afera nondik nora doan azaldu du: errepide baten lanetan (Gipuzkoa eta Araba artean), Arabako zatia ordainduta zegoela, orduko Aldundiak (EAJren esku) Arabako zatia ordaindu zuela esan zuen. Gaurko testuingurua, hauteskundeak laster, aipatu ditu Ibanek, auziak daraman geldotasuna azaltzeko. Bukatzeko, eskatutako Ikerketa Batzordea seguru aski atzera botako dute EAJk zein PSEk, inolako interesik ez dutelako.
HIZPIDEA: BIDEGI auzia eta Bilduren akusazioa
