ZIENTZIALARI: Biosfera erreserbak

UNESCO erakundeak Lurreko ekosistema mota guztiak sailkatuak eta katalogatuak ditu. Gainera, mota bakoitzeko eremu garrantzitsuenak biosfera erreserba izendatu ditu, Lurrean nagusi den bioaniztasuna babestu nahian. Miren Onaindia katedradunak, erreserba horien definizioa emateaz gain, UNESCOk haiek hautatzerakoan jarraitzen dituen irizpideak zehaztuko dizkigu irratsaio honetan eta, etxera etorrita, Urdaibai erreserbaz jardungo du luze samar, bertan dagoen garapen ereduaren on-gaitzak aipatuz (argazkia: roman.san).

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11ISPILU: "Have you ever seen the rain"

og. Eka 9 , 2016
Gaurkoan, Creedence ClearWater Revival-en Have you ever seen the rain kantuaren bertsioak entzun ditugu. John Fogertyk idatzitako kantu honek AEBetako zerrenden lehen tokia erdietsi zuen 1971ko martxoan. Kantu honek izan dituen bertsio ugariren artean, guk REM, Willie Nelson edo Ramones bezalako artistek modu ezberdinetan egindakoak entzuteko aukera dugu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-010-Have_you_ever_seen_the_rain.mp3 […]

Honekin lotuak