Aste Santuaren aurreko Potto emanaldi honetan aurtongo eta orain dela urte batzuetako sariketak gogoratu dizkigu Jabi Lauzurikak: 2002ko Bizkaiko txapelketa eta 2003ko Gipuzkoakoa, Bermeon eta Tolosan jokatu zirenak, hurrenez hurren. Sariketa horietako bertsorik hoberenak aukeratu eta entzungai jarri dizkigu. Sariketa girotik irten gabe, bigarren atalean aurtongo martxoaren 31n jokatu zen BBK Sariketako finala ere izan du aipagai eta hartatik Ipar Uribe eta Durangaldeko bertsolariek egindako lanaren lagin bat eskaintzen digu. Horrezaz gainera, beti bezala, hurrengo bertso saioen agenda ere badaukazu. Deskargatu nahi baduzu Potto-ren azken saioa, klikatu HEMEN.
Next Post
bilbohiria.com oporretan
lr. Api 8 , 2006
Bilbohiria.com, Bilbo Hiria irratiak aurten emandako aurrerapauso garrantzitsua. Orain irrati baten lekuan bi ditugula esan liteke: alde batetik, egunero zuzenean uhinetaratzen duguna eta, bestetik, Interneten entzuleari podcast eran kartara eskaintzen dioguna. Joan den martxoaren 2an abiarazi genuen egitasmo hau eta, hilabete igaro delarik, balantze ezin hobea egiten dugu.
Honekin lotuak
-
2014/02/03
IBAIZABAL: Denboralea
-
2012/12/13
IBAIZABAL: Bilboko berriak
-
2012/10/02
IBAIZABAL: Aizu aldizkaria (370. zenbakia)
-
2008/06/02
PIPERPOLIS: Aurtengo gorakada 10.
-
2008/11/13
IBAIZABAL: Inmigrazio politika eta lana
