Iñaki Plaza eta Ion Garmendia musikariek 20 hatz proiektua sortu dute eta horrekin batera diskoa atera ere. Euskal Herriko musika intsrumentu tradizionalak, hala nola, txalaparta, alboka, trikitixa eta txistua, pvc-ko tututak eragindako doinuekin nahastu dituzte esaterako. Horren berri eman digu Iñaki Plazak. Musikaz gain, literatura izan dugu mintzagai. Uxue Alberdik nobela psikologiko bezala definitzen du “Aulki jokoa”. Umeen jolasa ez ezik, bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko da lekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia. Maitasuna, gerra, askatasuna, errebeldia … gai handi eta eternalak ageri dira herri txiki bateko biztanleen bizitzetan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.