Jon Etxeandiari omenez

etxeandiaOtsailaren 9an Jon Etxeandia lagunak utzi gintuen. Bere omenez, Zenbat Gara elkarteak ekitaldi xumea prestatu eta hilaren 17an gauzatu ere egin zuen, Bilboko Kafe Antzokian. Bertan, besteak beste, Amaia Urizar, Mitxel Sarasketa, Paddy Rekalde, Jose Antonio eta Mikel Urbeltz, Anje Duhalde eta Josu Zabalak parte hartu zuten, Jonen poemak irakurriz eta kantak zein dantzak eskainiz. Ekitaldia Leire Amarikak aurkeztu zuen.

Omenaldiaren audioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Administrazioa eta euskara

og. Ots 18 , 2010
Gaurkoan Xamar heldu zaigu Bilbo Hiria Irratiaren estudioetara “Euskara jendea” liburuaren beste kapitulu bat zuzenean jorratzera. Horixe da Xamarrek hilean behin egiten digun oparia. Oraingo honetan Euskal Herrian administrazioa euskalduntzeko historian zehar izan diren eskaerak ekarri dizkigu gogora Xamarrek. Zenbaitetan Administrazioa euskaldundu beharra oriango kontua dela uste ohi dugu, baina […]

Honekin lotuak