Azterketa sakona eta mamitsua egin digu Agustin Unzurrunzagak, SOS Arrazakeriako arduradunak, arrazakeriaren azken urteotako bilakaeraz. Arrazakeriaren sorreraren kausak aipatu ostean, XX. mendean fenomeno honek Europan izan duen bilakaera aztertu du gaingiroki eta gero azken urteotan gero eta gehiago zabaltzen ari diren mugimenduak —alderdi neofaxistak eta nazionalismo populistak— komentatu ditu herrialdez herrialde. Horren ondotik, arrazakeria Euskal Herrian zertan den azaldu du eta arrisku batez ohartarazi nahi izan du, hots, bertako herritarren eskubideak besteen eskubideen gainetik lehenesteko tentazioa.
Deskargatu hemen.