HIZPIDEA: Hezkuntzako murrizketak salatzeko sinadura bilketa

Asko dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak azken urteotan egindako murrizketen aurka altxatu diren ahotsak, tartean sindikatuenak ere badirelarik. Guk STEE-EILAS sindikatuko Ana Perezekin hitz egin nahi izan dugu, murrizketa hauek hezkuntzaren beraren eginkizunari eta kalitateari zer kalte dakarkieten konta diezagun. Anaren iritziz, Hezkuntza Sailaren azken murrizketa —irakasleak bi eskola-ordu gehiago ematera behartzea— gauzatzea guztiz kaltegarria litzateke, ikuspegi guztietatik begiraturik. Horregatik, sindikatu guztiek sinadurak biltzeari ekin diote eta elkarretaratzeak deitu dituzte datorren ostiralerako.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Margaret Bullen ‘ Tradizioa prestigioa galtzen duten lekuetan emakumeen parte hartzea onartu egin da’

az. Eka 22 , 2016
Margaret Bullen antropologia Jai ereduak genero ikuspegitik aztertu ditu, euskal tradizioen inguruan egindako hainbat ikerketetan   generoaren gaia presente izan da, Irun eta Hondarribiko alardeak  ikertu ditu, baita eraldatutako Antzuolako alardea.  Kasu honetan, herrian bertan tradizio bat aldatzeko borondatea ikusi zuten eta oso esperientzia baikorra izan zen. Xabier Kerexetak ikerketa historikoa […]

Honekin lotuak