IBAIZABAL: Ekologistak Martxanek energia trantsizioei buruzko Nazioarteko Topaketa antolatu du

Datorren irailaren 22an eta 23an izango dira Bilbon Tradebu proiektuaren barnean kokatzen den ‘Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia’ Nazioarteko II Topaketak Bilbon. Tradebu proiektua Ekologistak Martxan eta EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Izaro Basurkok topaketen berri eman digu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Uribe kostako berriak Hiruka komunikazio proiektuaren eskutik

al. Ira 19 , 2016
Uribe Kostako Hiruka komunikazioa taldea batu zaigu Ibaizabal saiora. Hamabostean behin Uribe kostako berrien jarraipena egingo dugu. gaurkoan Hiruka ezagutu dugu, Hiruka atari digitala eta paperezko astekaria da, Erandion hasi eta Lemoiz bitarteko hamar herriren berri ematen duena. Gaurkoan Plentziako esaera zaharren lehiaketaz aritu gara eta baita Sopela fest jaialdiaz. […]

Honekin lotuak