Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute Euskalgunea deitutako agertoki eta programazioa. Bertan goizero umeentzako gunea dute. Goizero hainbat tailer izaten dituzte Nora Egigurenek kontatu digun moduan. Bestetik Euskalgunean atzo lehen aldiz egin zuten Haurren asanblada, Aste Nagusia amesten egitasmoa, Hau Pittu Hauk antolatua.
Duela 65 urte sortutako Santutxuko Gaztedi Dantzari taldea, urte borobila izaten ari da, hainbat ekitaldi eta saio berezi egin dituzte. Ohikoa den moduan Bilboko plaza berrian emanaldi berezia izango dute ere. Josu Fernandez eta Alazne Morales dantzariekin batera hasierako urteak gogora ekarri dituzte eta baita gaur eguneko argazkia egin digute. […]