Duela 65 urte sortutako Santutxuko Gaztedi Dantzari taldea, urte borobila izaten ari da, hainbat ekitaldi eta saio berezi egin dituzte. Ohikoa den moduan Bilboko plaza berrian emanaldi berezia izango dute ere. Josu Fernandez eta Alazne Morales dantzariekin batera hasierako urteak gogora ekarri dituzte eta baita gaur eguneko argazkia egin digute.
Zaparrada haur konpartsako Jon eta Rita izan dira gaurko saioan. Goizean zehar ogia egiten ibili dira eta hori nola egin duten kontatu digute. Gaztetxoaenak aste nagusia nola bizi duten kontatu digu. Egitarau potolo prestatu du Zaparrada haur konpartsa gaztetxoenak Aste Nagusiaz goza dezaten, Igandean txupinarekin abiatu zuten egitaraua, bihar soinu […]