Euskalgunean umeak dira nagusi jaietako goizetan; helduentzako eskaintza zabaltzeko, ‘Vermouth sessions’ antolatu dituzte. Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute euskalgunea. Jaiak euskaraz, ekologiatik eta elkartasunetik bizitzeko gonbita luzatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Euskalgunea Hau pittu hau, Txori Barrote eta Eguzkizale konpartsa osatzen dute. Urtero egitarau oparoa antolatzen dute Aste Nagusian. Gaurkoa Izaskunek eman digu horren berri. Egunean zehar umeentzako tailerra eta aurtengo berrikuntza eguerdiko Bermut bereziak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/astenagusia2017/170821euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.

Hau Pittu Hau konpartsako Ander eta Soihartze izan dira gurean, gaur ospatuko duten “Euskaraz bizi” eguna eta bertan eman ohi duten “Euskara saria” azaltzen. Kontatu digutenez, sari kolektiboak dira, positiboan, euskararen aldeko lanean egindako lanak aitortu eta nabarmentzeko. Konpartsaren egungo egoera eta bilakaera ere azaldu digute, belaunaldi berriak sartu baitira. […]

Txori Barrote, Hau Pittu hau eta Eguzkizale konpartsak osatzen dute Euskalgunea deitutako agertoki eta programazioa. Bertan goizero umeentzako gunea dute. Goizero hainbat tailer izaten dituzte Nora Egigurenek kontatu digun moduan. Bestetik Euskalgunean atzo lehen aldiz egin zuten Haurren asanblada, Aste Nagusia amesten egitasmoa, Hau Pittu Hauk antolatua. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160823_euskalgunea.mp3 Deskargatu hemen.