Siria eta Hego Sudan protagonista dituen erakusketa ireki du “Mugarik Gabeko Medikuak” elkarteak Bilboko Areatzan. Gerra sufritzen dutenak ez ahaztea du helburu. Erakusketa berezia da, 3 dimentsiotako betaurrekoen bitartez ikuslea errefuxiatuen kanpamentuan bertan jartzen da, beraz Sirian eta Hego Sudanen bizitzen dutena bizitzeko beste era bat da. Igande arte egongo da erakusketa Areatzan eta igandean Paelloi 6 aretoan ekitaldi berezia antolatu dute.
Aitor Zabalgogeaskoarekin egon gara bertan, Turkian lan egiten du bera, Siriako mugan, Mugarik Gabeko Medikuak Sirian eramaten dituzten proiektuak koordinatzen. Aste hau gerra hasi zenetik gogorrera izan dela kontatu digu, pertsonak ezin dira Alepotik atera eta ezin dute laguntza eraman. Erakusketa asteburu osoan zehar izango da irekita.
Deskargatu hemen.