Abuztuaren 2an Bihotzian kantua kaleratu du La Txamak, Fane eta Tattarekin batera. Taldeak fusio euskal mexikarra sortu du berriz ere kunbia honen bidez. Aitor Valcarlos gurekin aritu da gaurkoan, kantuaren nondik norakoei buruz hizketan. Kantuaren harrera ona nabarmendu du eta taldearen etorkizunari buruz ere hitz egin digu.
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Eguraldia, jaiak eta Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250704_agenda_eneidaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.