Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak Greziako eta Turkiako mugetan errefuxiatuekin ematen ari den giza eskubideen urraketa salatu du. Bilboko Turkiako eta Greziako kontsulatuen parean kontzentrazioa egin dute. Horrekin batera, Balkanetako migrazio bideko egoera ere salatu nahi izan dute, adieraziz giza balio eta balio demokratikoak dituzten pertsona guztien alarmak astintzen ari […]

Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siria eta Kurdistan izan ditu aztergai orain arte.  Seigarren atal honetan Siriako kurduen arazoa landu du, Turkiako kurduen egoera kontuan hartzea ezinbestekoa da, hala ere, Siriakoa azaldu ahal izateko. PKKren bilakaera politikoa aztertu du lehenik, Siriako YPGrengan eragin zuzena duelako, eta AEBekin egun […]

Ekialde Hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siriako gerraz jardun du. Siriako gerra nola izan den prestatua aldez aurretik inperialismoaren aldetik eta froga ugari daudela azaldu digu. Udaberri arabiarrak azaldu ditu Urrestarazuk, alegia, Siriako “demokraziaren aldeko matxinadak” direlakoak Libiako “gidoia” (bonbardaketaren bidea) jarraitzeko prestatu zituztela AEBek eta Saudi Arabiak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180516_EkialdeHurbilekogakoak03.mp3 […]

Ekialde Hurbileko Gakoak irrati tartearen bigarren atalean Iñaki Urrestazuk Siriako gerraren zenbait gora-behera landu ditu. Siria nola izan den mendeetan kolonizatua eta zatitua  aztertu du eta Siriaren aurkako eraso inperialistaren arrazoiak zentzuk diren. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180502_ZerGertatzenhari%20da%20ekialdeHurbilean02.mp3 Deskargatu hemen.

Ekialde Hurbileko gakoak argitzeko xedea duen tarte berria dakarkizuegu Bilbo Hiria irratiko sintoniara. Siriara begira jarriko da Iñaki Urrestarazu, Zer ari da gertatzen Sirian? Irrati tartean. Hamabostero behin emango dugu. Siriako gerra eta Ekialde Hurbileko gatazkak aztertzen joatea helburua dugu.Oraingo honetan egoerak beharturik, Mendebaldeko potentziek Siriaren kontra egin duten erasoaz, […]

Siriako gerra ataka batean dagoela diote analista askok, Errusiak betoa jarri dio Espainia eta Frantziak Nazioa Batuan  proposatutakoari, Errusiak adierazi du, testu horrek ez duela ahalbidetzen gatazkaren konponbidean , horrelako lau erresoluzio geldiarazi dituzte. Nazioarteko harremanak ere gaiztotzen ari dira, Serguei Lavrov Errusiako agintariak adierazi du AEBekin zituzten akordiok bertan […]

Siria eta Hego Sudan protagonista dituen erakusketa ireki du “Mugarik Gabeko Medikuak” elkarteak Bilboko Areatzan. Gerra sufritzen dutenak ez ahaztea du helburu. Erakusketa berezia da, 3 dimentsiotako betaurrekoen bitartez ikuslea errefuxiatuen kanpamentuan bertan jartzen da, beraz Sirian eta Hego Sudanen bizitzen dutena bizitzeko beste era bat da. Igande arte egongo […]