IBAIZABAL: Deustualdeko Berbaizu euskara elkarteak ikasturte berriari ekin dio

Urteurren borobila ospatuko du aurten Berbaizu euskara elkarteak, 25 urte hain zuzen. Urte berezia duda barik eta  ekintzaz beteta etorriko da. Jon Itxaurragak ikasturte berriko ekintzak ekarri dizkigu. Sorpresa ugari egongo dira eta hona lehena: Harkaitz Cano egongo da gaur, hilak 5, Irakurleen Txokoan. Saioa 20:00etan izango da Bidarten eta Beti Oporretan izango dute berbagai. Bestetik Berbalagun egitasmoaren berri eman eta Txantxiku aisialdi taldea dagoeneko martxan dagoela esan digu Jonek.

deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Hassanna Aalia ekintzaile sahararrari asilo eskubidea aitortu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak

og. Urr 6 , 2016
Atzo CEAR Euskadi elkarteko kidekin batera eman zuen albistea auzitegiaren erabakiaren berri emateko. Pozik agertu dira eta Eskerrak eman dizkie familiari, CEAR Euskadiri eta babesa agertu dioten eragile sozial, sindikal eta politikoei. Naiara Gutierrez CEAR Euskadiko kideak eman dizkigu albistearen nondik norakoak.17 urterekin murgildu zen Sahararen eskubideen aldeko borroka baketsuan […]

Honekin lotuak