IBAIZABAL: Digitaro; Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra egingo da Leioan eta Bilbon

Duela 12 urte egin zen Euskal Kazetaritzaren Nazioarteko I. Kongresuari jarraibidea eman nahi zaio. Euskarazko Komunikazioaren esparruan diharduten eragile eta protagonista ugari bilduko da biltzar honetan hiru egunez, urriaren 20an eta 21ean eta 22an. Egitarau zabala atondu da: lehen bi egunetan, Leioan UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean bilduko dira hizlariak, entzuleak eta parte hartzaileak oro har. Biltzarraren azken eguna goizeko saioetara mugatuko da, eta Bilbon egingo dira, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Helburu argia du biltzarrak, egungo egoeraren erretratu ahalik eta zehatz eta zabalena egitea eta etorkizuneko ildoak aztertzea.

Informazioa gehiago digitaro.eus

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: ArgIHIzkiak erakusketa Urriak 30 arte ikusgai Algortan

al. Urr 17 , 2016
Uribe kostako albisteen errepasoa egin dugu Hiruka komunikazio taldeko Irantzu Sagarminagarekin batera.  Batetik ArgIHIzkiak erakusketa aurkeztu digu. Argazkiak eta testu laburrak biltzen dituen lehiaketako irabazleak jakinda erakusketa antolatu dute. Aurreko asteburuen ireki zituen ateak eta asko izan ziren bertara hurbildutakoak.  Bestetik Homofobiaren kontrako elkarretaratzea egingo dute bihar  Getxoko epaitegietan. Duela […]

Honekin lotuak