IBAIZABAL: ArgIHIzkiak erakusketa Urriak 30 arte ikusgai Algortan

Uribe kostako albisteen errepasoa egin dugu Hiruka komunikazio taldeko Irantzu Sagarminagarekin batera.  Batetik ArgIHIzkiak erakusketa aurkeztu digu. Argazkiak eta testu laburrak biltzen dituen lehiaketako irabazleak jakinda erakusketa antolatu dute. Aurreko asteburuen ireki zituen ateak eta asko izan ziren bertara hurbildutakoak.  Bestetik Homofobiaren kontrako elkarretaratzea egingo dute bihar  Getxoko epaitegietan. Duela urte bete gertau zen erasoa eta bihar epaiketa hasiko da. Kanadako Placentia eta Uribe Kostako Plentzia anaitzeko prozesuari hasiera emango diote. Horretarako, Wayne Power Placentiako alkatea eta Noella Collins Kultura eta Turismo zinegotzia etorri dira Plentziara.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Baimenik gabeko bideo sexualen erantzuleak eta konplizeak Maria Gonzalez Gorosarrieren analisia

al. Urr 17 , 2016
Sergi Enrich eta Andoni Luna Eibarko futbol taldeko jokalarien bideo sexuala dela eta hedabideak emandako trataera aztertu dugu Maria Gonzalez Gorosarri kazetari eta ikerlariarekin. Lerroburuak aztertzeaz gain futbolarien prentsa oharra ere aztertu du eta irain arrazista eta matxistak erabili dituztela azaldu digu. Bestetik gogora ekarri dizkigu horrelako beste kasu batzuk. […]

Honekin lotuak