POTTO: Bueltan gara

Bueltan da POTTO saioa, oporraldi luzean deskantsatu eta gero, eraberrituta bueltatu da bertsoa hizpide eta mugarri duen BILBO HIRIA irratiaren saioa. Oraingoan aldaketan bere baitan ditu POTTO saioak, Axier Goñi lagun-lankidea ezingo baita etorri, baina ordezkorik beharrean, beste kontu eta kantu batzuk izango dira uhinen bidez astintzekoak. Oporretatik bueltako  aurreneko saio honetan, Mungian jokatutako Bizkaiko txapelketaren kanporaketa aztertu dute Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak + elkarrizketak + agenda-proposamena. Hori guztia, Potto saioan.

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jose Mari Ezparza "Goñi Sagardia familiaren kasua gerra garaian Estatu osoan egon den kasu krudel eta ankerrena izan da"

og. Urr 20 , 2016
1936an desagerrarazi zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuzki ia guztiak atzeman ditu Aranzadik, Gazteluko Legarreko leizean egindako indusketetan. Duela 80 urte desagerrarazi zituzten,  1936ko abuztuaren 30ean. 80 urte geroago, familiak gordetako memoriak, Jose Mari Esparza historialariaren ikerketak eta Aranzadi zientzia elkartearen lanak leizetik egia azaleratzea lortu dute. […]

Honekin lotuak