Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak

Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak aurten, Nazioarteko V. Ekintzaren harira. Bilbon egin zuten agerraldia eta xehetasuna ezagutzeko asmoz Ainhoa izan dugu telefonoaren beste aldean. Otsailean hasi eta martxoaren 6an bukatuko dute Nazioarteko V. Ekintzaren ibilbidea, Irun eta Hendaia arteko mugan. Hausnarketarako baliabide teorikoak eskaini dituzte sarean. Aurtengoa bosgarrena izango da, eta migrazio politikak eta mugak salatuko dituzte, “Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez!” lelopean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Otsailaren 19an irekiko da "Arnasketa saiakerak", pandemiaren ondorengoei buruzko irakurketa artistikoa

az. Ots 17 , 2021
Pandemiaren ondorioei buruzko 25 artelanek osatutako erakusketa da Arnasketa saiakerak.Artelanak, Bilboko lau gunetan egongo dira banatuta: Zabalguneko Eraikinean, Euskal Museoan, arkeologia aztarnategian eta Abandoko udaltegian. Otsailaren 19an hasi, eta apirilaren 7ra arte egongo da ikusgai Bilbao Aurrera 2020 Planak aurrera eramandako erakusketa hau. Maite Fernandez de Arenaza komisarioak, esan bezala, […]

Honekin lotuak