POTTO: TXAPELAK, BURUA BEHAR

Txapel guztiek behar dute beren burua, eta Bizkaiko Bertsolari txapelketaren txapelak zapatuan lortuko du dagokiona. Miribillan dugu hitzordua, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Bilbao Arenan. Zortzi bertsolari izango dira taulagainean berbarekin eta doinu-errimekin lehiatuko direnak: Onintza, Jone, Etxahun, Miren, Nerea, Beñat, Xabat eta Ibon.

Gaurko POTTO saioan, zapatuko finala aurkeztu dugu eta finalistek finalaurrekoetan kantatutako bertsorik onenak ekarri ditugu uhinetara. PORTZIERTO, ZAPATUAN ZUZENEAN ESKAINIKO DUGU FINALA, beraz, aitzaikiarik ez duzue Bizkaiko bertsoaren jai orgiastikoarekin ez gozatzeko.

Heldu bertsoari, BIBA!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zurrumurruen aurkako agenteen topaketa larunbatean

og. Abe 15 , 2016
Urtean egindako ekintzen balorazio bateratua egingo dute 40 agente baino gehiagok; eta proiektua hobetzeko espazioak identifikatuko dituzte. Zurrumurruen aurkako herritarren sareak zabaltzeko eta indartzeko zenbait formula ikertuko dituzte ere. Begoña, Deustu eta Errekaldeko barrutietan garatzen ari dira proiektua zurrumurruen aurkako 83 agentek. Estrategiaren balioekin konprometitutako pertsonak dira agente horiek eta […]

Honekin lotuak