POTTO: Señora sariketaren finala aletu dugu

Lorailara begira jarri gara POTTO saioan, Delorean auto partikularra hartu eta, maiatzaren bukaeran, hilaren 27an, Oñatin izan zen 2023ko Señora sariketaren finala aletu dugu. Finaleko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri.
Seikotea izan genuen kantuan: Eli Pagola eta Eli Zaldua, Maddi Anne Txoperena, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga eta Maider Arregi. Ariketa puntuagarriak joanda, Maider Arregi izendatu zuten epaileek pameladun handi eta gure Iruri Altzerreka sari bereziaren jabe. Biba zuek, señorak!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Souvenir' komeria estralurtarra da Horman Poster kolektiboaren antzezlan berria

ol. Eka 9 , 2023
Simulazio zientifikoen laborategiaren eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat aurkituko dute ikusleek agertokian, Horman Poster kolektiboaren obra berrian. Asteartean Kafe Antzokian izango dira eta Igor de Quadra zuzendariarekin berba egin dugu. Antzezlanean galdera potoloak planteatzen dituzte: zein litzateke, beste planeta batean, gure ondare miragarriaren oroigarria edo souvenirra? Zer nolako aztarna […]

Honekin lotuak