Harresiak Apurtuz Etorkinen aldeko Euskadiko Gobernu Kanpoko Erakundeen Koordinakundea da, 1997an sortua zen Bilbon. Harresiak apurtuz-ek pertsona guztiek, euren jatorria, sexu, arraza edo egoera soziala dena delakoa ere, zuzen eta bakean bizitzeko aukera emango dien gizarte batean aukera eta eskubide berdinak izan ditzaten lan egiten du. Bihar herri ekimena burutuko du Bilbon eta horren inguruko informazioa eskaini digu Unai Harresiak Apurtuz elkarteko kideak. Koordinakundearentzat ezinbestekoa da ezberdintasuna eta bere espezifikotasunak onartzea. Gero eta interdependenteagoa eta globalagoa den munduan, kultura eta arraza ezberdinen arteko elkarbizitza baketsu eta aberasgarria lortzea erronkarik garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Herri, kultura eta etnia ezberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza ez baita soilik posible, baizik eta pertsonak eta gizartea bera aberasteko aukera ere bai.
Deskargatu hemen.