“Arima eta Bihotza” antzerkiaren estreinaldia bihar Kalderapekon

Lautan3 jaialdiaren baitan, Tartean teatroak Bilboko Kalderapeko tabernan “Arima eta Bihotza” antzezlana estreinatuko du. Jokin Oregik idatzi eta zuzendu du obra eta telefonoaren beste aldean izan dugu. Antzerki laburra dela esan digu, 15-20 minutu ingurukoa, eta publiko guztiarentzat eginiko obra dela ere bai. Mikel Losada eta Anje Oregi izango dira taula gainean. Ostegunekoa da estreinaldia baina Jokin Oregik aurreratu digu beste hainbat tokitan antzerkia ikusteko aukera egongo dela.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA saioa

az. Ots 26 , 2025
Aintziretan Miranderen Igela, Apaleta, Pasazaitekoen altxorrak, biboteen ilunpeetan, Flanneryren sator begien txinpart itsuak, Melvlle Harrigarriaren eskifaian, ezusteko gonbidatuak, Guillaumen Xomorroen ustekabeko edertasuna, Moranteren Elsa, Ginzburgen Natalia, eta gustuko ez ditugun liburuak ez bukatzearen sen ona. https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250226_liburuen_errepublika_txikia_22.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak