Euskara eta teknologia berriak, horiek dira Azkue Fundazioaren oinarri biak. Bilbo bertatik bertara atalean Amaia Ocerinekin elkartu gara. Euskarazko blog lehiaketa jarri dute martxan. Blogen lehiaketan izen ematea edonork egin dezake, edozeinek proposatu dezake gustukoa duen bloga lehiaketan parte hartzeko, nahiz eta horren jabea edo idazlea ez izan. Blogen izen ematea edota proposatzea urtarrilaren 16tik otsailaren 13a arte iraungo du. Gaur egun sarean ditugun blogen argazkia egin nahi dute honekin batera. Bestetik Mintzatu aplikazioaz aritu gara. Euskararen erabilera bultzatzeko tresna da. Euskaraz egiten den edo egiteko aukera dagoen lekuak etiketatzeko aplikazioa da.
Deskargatu hemen.