Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia urte gutxitan, falta ezineko hitzorduan bilakatu da, Urriaren 17tik 20 izango da aurtengo edizioa, erakutsiko diren pelikuletako horien ia erdien zuzendariak emakumeak dira. Egun hauetan ikusi ahalko ditugun bi dokumental izan ditugu mintzagai. ‘Iraultzaren haziak’ 2017ko martxoan, Durango eta Ko-banê senidetu egin ziren. Handik urtebetera, Durangoko 5 emakume Siriako Iparraldeko Federazio Demokratikora (Rojava) joan ziren, eta bertaratu zen lehen ordezkaritza feminista izan zen. Dokumental honek Durangoren eta Ko-banêren elkartzen ditu, Euskal Herriko iraultza feministaren eta Siria Iparraldeko Federazio Demokratikoko emakumeen iraultzaren berri ematen du, eta mundu osoko emakumeen mugimenduek landatutako Iraultzaren Haziei eskainitako omenaldia da, Rauel Calvo zuzendaria izan dugu gurean eta Eider Uribe suargi elkarteko kidea, azken honek gaur egun bizi duten egoera larriaren berri ekarri digu.
Jaialdian Laatash dokumentala proiektatuko da. Raquel Calvo Arabako SEADen Lagunen Elkarteko kidea da eta ekoizle lanetan aritu zen. Jakina da gizakiok eta izaki bizidunok bizitzeko nahitaezko dugula ura. nola bizi dute eskubide hori, esaterako, Hamadako desertu idorrean bizi direnek? Saharako errefuxiatu kanpamentuetan kalitatezko ura lortzeko zailtasunek erronka bihurtu dute herritar guztiek urerako sarbidea bermatua izatea. Uraren metaforarekin kanpamenduetako emakumeak hainbat gaien inguruan mintzatuko zaizkigu dokumentalean.
Deskargatu hemen.