IBAIZABAL: Itziarren Semeak taldearen eskutik Ibilaldiaren “Egunero Alkarregaz” kantua

2017ko Ibilaldia Maiatzaren 28an Mungian ospatuko da. “Egunero Alkarregaz” leloa aukeratu dute antolatzaileek, elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen  leloa hain zuzen ere.  Azken txanpan sartuta dabiltza Larramendi ikastolako lagunak, eta ohikoa den moduan Ibilaldia festak ere kantua izango du. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika eta TAKET Bertsolari taldeko kideak diren Mikel Goiriena eta Jone Larrinagak egin dute letra. Ibon Altunak aurkeztu digu Mungiako Larramendi Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango denaren kantua, 1998an, Erdu Geugaz lelopean, Bizkaiko Ikastolen Jaia bertan ospatu zelako. Gainera, Ibilaldiak bat egingo du Larramendi Ikastolaren 50. Urteurrenarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Aralarko Pistak, Angelita Loidi eta Izaro Andres aste honetan Argian ( Argia astekaria 2542 zenbakia.)

ol. Ots 17 , 2017
Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta […]

Honekin lotuak