Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak hartu du Ibilaldiaren lekukoa. Euskara, euskal kultura eta auzolana. Horiek izango ditu ardatz 2027ko Ibilaldiak.Bagan boga lelopean egingo dute Bizkaiko ikastolen jaialdiaren 48. edizioa, maiatzaren 30ean. Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak antolatuko du, ikastetxearen proiektua bultzatzeko eta Santurtzin oraindik euskarak bizirik dagoela erakusteko helburuekin. Algara konpartsan izan […]
Ibilaldia
Gaur Bizkaiko ikastolen jaia izango dugu hizpide: Ibilaldia. 2026ko edizioa Bilbon ospatuko da, maiatzaren 31n, eta antolatzailea Kirikiño Ikastola izango da. Aurtengo leloa “Hiri Kiribili Bil” da; Bilbo, euskara, mugimendua eta komunitatea uztartzen dituen mezua. Kirikiño Ikastolak argi utzi nahi izan du Ibilaldia ez dela egun bateko festa soil bat: […]
Ibilaldia burutzeko prest? Elorri zuriaren loratzearekin batera gatozkizue, natura entzunez sortutako hainbat poemaz, II. Mundu Gerraren oldarra ahanzturan gera ez dadin eginiko eleberriak, dolua eta egungo munduko egoera larriari eusteko balioko digun lurraren zutabe. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260310_liburuen_errepublika_txikia_34.mp3 Deskargatu hemen.
Kirikiño Ikastolak antolatuko du 2026ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen urteroko jaia, eta ekitaldiak berriro Bilboko kaleak beteko ditu maiatzaren 31n. 48. edizio hau euskara, hezkuntza, komunitatea eta herrigintza uztartuko dituen proiektu bizia izango da, eta Kirikiño Ikastolaren balio eta helburu historikoekin bat egiten du. HIRI KIRIBILI BIL! leloarekin eta logo berezi […]
Igandean egingo da Bizkaiko Ikastolen Festa, Abusu ikastolak antolatuta. Lau kilometro eta beste horrenbeste gune izango ditu: Ikastolan, Ibaieder parkean, Oilarganen eta Montefuerten. Eremu horietako bi familientzako izango dira, eta beste bi egongo dira kontzertuetarako. Bestalde, nerabeentzako erronka ere prestatu dute. Zaloa Adatzek ekrri dizkigu Ibilaldiko erronkak. Urte osoko lanaren […]
Pandemia egoerara egokitutakoa izango da aurtengo Ibilaldia: ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ezta kontzertu erraldoirik ere. Horren ordez, bertaratzen direnek tailerrak eta ikuskizunak izango dituzte aukeran, lau gunetan banatuta. Beste baldintza bat ere ezarri dute: parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko da Ibilaldiaren webgunean. […]
Ander Deuna eta Betiko Ikastolak antolatuta, maiatzaren 30an ospatutako da “Kalakalata” lelopean aurtengo Ibilaldia. Ikastola eredua indatzea, jaiotza tasan emandako beherakadari aurre egitea eta ikastoletako komunitatearen eta herriko eragileen arteko harremanak sakontzea dira proiektuaren helburuetako batzuk. Euskararen aldeko ikastolen jaiak egitarau alternatiboa eta berria ekarri du aurten; maiatzaren 30eko ekitaldiez […]
Maiatzak 27an Santurtzin ospatuko da Ibilaldia. Aurten Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Festaren eguneko egitarau eta ibilbidea aurkeztu dute. Santurtziko herriaz gozatzeko aukera eman nahi du aurtengo ibilaldiak. Jaia herrian kokatu dute osotasunean. Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariak , Andone Ruizek urte osoan egindako lanen inguruko azalpenak ekarri dizkigu. Aurten ibilaldiak […]
Aurreikusita zegoen moduan, eguerdian eman zitzaion hasiera Elhuyar Zientzia Azoka 2108ri, irekiera ofizialarekin. Ehuka gazte zenbiltza Plaza Berriko arkupeetan euren proiektuen mahaietan. Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar […]
2018koa, maiatzaren 27an ospatuko da Ibilaldia, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatutako bigarren Ibilaldia izango da; izan ere, 1995ean, Sinestezina lelopean, Bizkaiko Ikastolen jaia burutu baitzuen. Taup! da aurtengo Ibilaldiak izango duen leloa. Bihotzaren taupadaren onomatopeiaren indarra agertzen da. Bizirik eta martxan, “taupaka” dagoen hezkuntza-proiektua. Ze Esatek taldeak egin du aurtengo […]
