Azpiazu, Garay, Leicea, Lecuona, Mendive, Munguía, Ochoa eta Portuondo. Deitura sorta hori entzunda, gaurkoan Euskal Herriko musikari batzuez jardun nahi dugula lirudike, baina, deituraz gain, haien ponte izena ere esanez gero, gauzak berehalakoan argituko lirateke, musikari horiek Don Azpiazu, Sindo Garay, Calixto Leicea, Ernestina eta Ernesto Lecuona, Kiko Mendive, Juan […]

New Yorkeko portuaren aurrean dagoen Ellis Island izeneko uhartetxoa Amerikako Estatu Batuetara sartzeko ate ofiziala izan zen hirurogei urtez. Denbora horretan hamazazpi milioi etorkin sartu ziren Estatu Batuetara Ellis Islandetik. Haien artean euskaldun ugari ere baziren, Kanta hizpide honetan gogoratuko dugunez. Isle of Hope, Isle of Tears deritzan kantak Itxaropenaren […]

Lehenengo euskarazko kazetak Kalifornian sortu ziren, XIX. mendean. Aitzindaria 1885ean Los Angelesen euskara hutsez plazaratzen hasi zen Escualdun Gazeta astekaria izan zen, Kalifornian jaiotako Martin Biscailuz abokatu euskal amerikarrak sortua; eta hiri berean 1893an agertu zen California’ko Eskual Herria, astekaria hau ere, irakurlego euskalduna AEBetan nagusiki, baina Hego Ameriketan eta […]