Saharako idazle baten liburua argitaraturik eman dio hasiera Erroa argitaletxeak estaturik gabeko herrien literatura ezagutzera ematea helburu duen “Herrien mintzoa” izeneko bildumari. Idazlea Ali Salem Iselmu dugu, eta hautatutako liburua, “Beduino bat Karibe aldean”. Liburuaren orrialdeetan bere bizitzan erabat erabakigarri izan diren gertaera pozgarri eta mingarriak dakartza gogora idazleak: sorterrian, Dakhla hirian, bizi izandako pasadizoak, ezinbesteko ihesaldia Tindufeko kanpamentuetara, Kuban haur eta gazte denboran egindako egonaldi luzea eta geroko itzulera. Liburuak biltzen dituen 30 kontakizun laburretariko batean saharrarrek duela berrogei urte Mendebaldeko Saharatik Aljeriako hego-mendebaldean dagoen Tinduferaino egin behar izan zuten ihesaldi arriskutsuaren kronika egiten digu Ali Salem Iselmuk. Horixe da, hain zuzen ere, gaurko irratsaioan irakurri dugun pasartea.
Honekin lotuak
-
2010/07/13
IBAIZABAL: Txurdinagako baserriaz