Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Lehenik Altsasuko gazteen egoeraren berri eman digu. 100 egun daramatzate espetxean. “Justiziaren erabilera interesatua dela erakutsi dute azken egun hauetako jarrera eta erabakiek”, azaldu du erreferentzia eginez ustelkeriagatik kalean utzi dituztela atzo bertan . Ostiralero Altsasun egiten dute elkarretaratzea. Jende ugarik egiten du salaketa kalean. Gaur, Iruñean eginen dute. 100 egun daramatzate espetxean eta egun hori baliatuta hiriburura eramanen dute protesta. Bestetik haur eskolen auziaz mintzatu da. Iruñeko bi haur eskolatan euskara ezartzearen kontrako helegitea onartu du epaile batek. Udalak dio ebazpenak ez duela matrikulazioa baldintzatuko, eta helegitea aurkeztuko du.
Deskargatu hemen.