Duela 33 urte, Pasaiako badian Poliziak lau lagun hil zituen: Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Dioni Aizpurua, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. Hildakoen senideek egia argitzeko eskatu dute hainbat ekitaldiren bidez, frogak badaudela argudiatuta, baina auzia artxibatuta dagoela salatu dute. Oroitza eta aldarrikapen ekitaldiak antolatu dituzte, eta horretaz hitz egiteko, gaurkoan, Dioni Aizpurua Kurro zenaren anaia Peio Aizpurua izan da gurean.
Deskargatu hemen.