HIZPIDEA: Panamako paperak aztertzen

Aste honetan lurrikara globala eragin dute Panamako paperak bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehenengo datuek. Panamako Mossack Fonseca abokatu bulegoak munduko hainbat iruzurgileri laguntzeko zerbitzuak eman ditu urteotan, herrialde askotako ogasunei iruzurra egiten lagunduta. Iaz bulego horren datu base erraldoia Süddeutsche Zeitung egunkariko kazetari birengana heldu zen. Azkenaldion datuak aztertzen egon dira, AEBetako International Consortium of Investigative Journalists elkartearekin batera. Paperok zer diren jakin dugu Jabi Zabalarekin, eta agerian geratutako iruzurgile batzuk aipatu ditugu, dimisioa aurkeztu duen Islandiako lehen ministro Sigmundur Gunnlaugsson eta Britainia Handiko David Cameron kasu. Gurean Gipuzkoako Real Sociedad dugu paperotan aipatutako enpresa bat, baina datuak asko direnez, baliteke aurki izen gehiago ateratzea, datozen asteotan gaiak hari luzea ekarriko duelako.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Eneko Abasolo "Abarkas"eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

az. Api 6 , 2016
Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariaren bisita aprobetxatu eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri eman dugu POTTO irratsaioan. Entrenamentuetako trukuak kontatu dizkigu eta beste hainbat bitxikeria (gaiei zelan heldu, errima-familien aukeraketa, txapelketarako prestaketa…). Halaber, apirilaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian izan zen Garai hura gara ikuskizunaren ale batzuk ere ekarri ditugu uhinetara (Xabier Lizaso […]

Honekin lotuak