Aritz Ipiña izan da Ibaizabal saioan,  historian doktorea da, frankismoaren errepresioa ikertu du, eta tesia hiru argitalpenetan argitaratuko da. Dagoneko esku artean badu lehena “ La depuración y represion franquista de las enpleadas y empleados del ayuntamiento de bilbao”. 1936tik 1976ra Bilboko udal langileekin eginiko garbiketaren inguruko ikerketa egin du. […]

Asteazkenean, apirilaren 26an, faxistek Gernika bonbardatu zutela 80 urte izango dira. Espainiako Reina Sofia Museoan Picassoren Gernika margolanak 80 urte egingo dituela informatu berri du TVE-k. Urteurren horri buruzko albistean TVE-k ez du 1936ko gerra aipatu, ezta ere herritarrak Gernikan , Otxandion, Eibarren, Elorrion, Durangon, Bilbon… bonbardatu izana azaldu. Memoria […]

Duela 33 urte, Pasaiako badian Poliziak lau lagun hil zituen: Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Dioni Aizpurua, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. Hildakoen senideek egia argitzeko eskatu dute hainbat ekitaldiren bidez, frogak badaudela argudiatuta, baina auzia artxibatuta dagoela salatu dute. Oroitza eta aldarrikapen ekitaldiak antolatu dituzte, eta […]