Aurkeztu dute aurtengo Bilboko Zientzia Azoka. Larunbatean egingo dute, eta 90 proiektu aurkeztuko dituzte azokan parte hartuko duten 256 lagunek. Euskal Herriko 36 ikastetxetako ikasleak izango dira parte hartzaile gehienak, eta ikastetxez kanpoko bi taldek ere hartuko dute parte. Zientzia gizarteratzeko xedearekin, Elhuyarrek antolatzen du Zientzia Azoka. DBH eta Batxilergoko ikasleentzako azoka da, Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen duena. Zientzia kalera ateratzeko modu bat ere bihurtzen da azoka. Gazteak ikasturte guztian aritu dira larunbatean erakutsiko dituzten proiektuak garatzen. Horretarako, unibertsitateko 150 ikertzaile baino gehiagorekin aritu dira lanean. Gaurko aurkezpenean Solokoetxe institutuko gazteek aurreko urteko esperientzia kontatu digute. Larunbatean Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa berezia eskainiko du Plaza Barritik 12:00etatik 14:00etara.
Deskargatu hemen.