PIPERPOLIS: Atlantikaldia musika jaialdia eta Patxi Zubizarretarekin solasean

Paco Miangolarraren historia ardatz, garai baten biografia edo kronika osatu du Patxi Zubizarretak: ‘Sakonean, itsasoa ikusten da’. Txalaparta argitaletxearen eskutik iritsi da. Miangolarra familiaren istorioa du ardatz, Paco Miangolarrarena nagusiki. Hitzordua egina genuen liburu berriaz hitz egiteko baina gaur bertan jaso du Espainiako Haur eta Gazte literatura saria “Zerria” liburuagatik, gai asko izan ditugu mintzagai. Oreretan Asteburuenan Atlantikaldia jaialdia izan da eta bertan izan gara. Hamargarren aldiz, Atlantikaldia kultur topaketa eta musika jaialdia bizi bizia izan. Bertan esaterako Eire taldearekin berba egin dugu eta Ixi eta Maiana sortzaileekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zuhaitzak moztearen aurka protesta deitu du Stop Tala Deusto plataformak

az. Ira 20 , 2023
Bihar berriro ere protesta deitu du Stop Tala Deusto auzokideen mugimenduak. Bilboko Udalak aginduta, Agirre Lehendakariaren etorbideko zuhaitzak mozten jarraitzen dute, dagoeneko 60 zuhaitz baino gehiago moztu dituzte. Herritarren haserrea adierazteko, Stop Tala Deusto auzo mugimenduak manifestazioa antolatu du ostegunerako. Haserre eta kezkaz berba egin digu Silvia plataformako kidea. Zuhaitzen […]

Honekin lotuak