Ekonomia kooperatiboa arkitekturara iritsi da: etxebizitza bat eskuratzeko alternatiba bat probatzen ari da Bartzelonan, jabego eredu batekin: azalera-eskubide lagapena. Euskaldunak etxebizitza jabegoan duen gizarte batean bizi gara. Jabegoaren afera kulturala dela esan izan zaigu. Hau guztiz gezurra izan gabe, egia dena da, ekonomia politikak etxebizitza jabegoan izatera bultzatzen zaituela. Erraztu eta lagundu egiten dute bide hori errentagarriena izan dadin. Errenta aitortzan desgrabamenak, bankuen “laguntzak”, prezioen igoera… sistema prestaturik dago bide normal hori hartzera. Lurraren balioa zero denean. Lurra publikoa izanik, 75 urtera lagatu egiten da. Lagapen sistema horretan, etxebizitza eta lurra ez da zurea, ereduaren hitzak berak esaten duen bezala, eskubidea duzu lur hori erabiltzeko, baina bertan bizi zaitezke zurea balitz bezala, urteko kuota minimo bat emanda. Kooperatiba bat sortzen da lurra ustiatzeko erabilera pribatuan egingo duten horiekin. Jabegoa kooperatiboarena da baina urte mugatu batzuetarako.
Deskargatu hemen.