BERBAZ: Itziar Foruria, bizitza gozagarri

Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik  gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan (200 bat lagun artean 5 emakumeetako bat bera), eta laster, askatasunaren aldeko propaganda zabaltzeagatik salaketa eta kartzela ezagutu zuen, isuna ordaintzeari uko egiteagatik. Pakerik izango ez zuela jabetuta, iheslari, lehenik Bartzelonara, ondoren Parisa. Han urteak eta ama izatea… Amama ere bada gaur egun. Baina bere tokia zaintzen duena. “Umeak gurasoek hazi behar dituzte. Nik lagundu dezaket, gustura egin ahal dudan heinean…”. Bizitza gozatzen badaki Itziarrek: Arriaga Antzokira sarri, euskara, Bilbo Kantari, irakurketa taldeak, pilates… bejondeizula, Itziar!

Kantak:

Zaharra zara, Bilbo (Gari; Jon Maia)
Ihes betea zilegi balitz (Mikel Laboa; Xenpelar)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN#265: Kashbad

og. Mar 30 , 2017
Jarraitzen dugu Artayorran 90eko hamarkada mitikoa gogoratzen; gaurko atalean orduko beste erreferentzia bat dakargu: KASHBAD (Sorkun Rubio, Gorka Lazkano, Gorka Sesma, Haritz Beristain “Ttiki”, Iban Jimenez). 90eko hamarkada zipiztindu zuten eta eredu izan ziren neska kantaria edukita. Hiru lan luze atera zuten 91tik 99ra arteko ibilbidean, “Kashbad” (1996), “Distantzia”(1997) eta […]

Honekin lotuak