ZIENTZIALARI: Solido kristalinoak

Gotzone Barandika kimikan doktorea dugu eta, EHUn irakasle aritzeaz gain, ikerlan ugari eginak ditu kristalografiaren arloan. Gaurko saioan atomoak elkarren artean nola antolatzen diren azaltzen hasi zaigu, berak ohi duen didaktismoaz. Hortik abiaturik, solido kristalinoak hartu ditu aiputan eta, haien definizioa egin ondoan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun solido kristalino arruntenen zerrenda egin du. Horren ostean, beira eta kristalaren arteko bereizketa zientifikoa zertan datzan erakutsi digu eta, azkenean, kristalografiak material berrien sorkuntzan daukan garrantzia azpimarratu du. (Argazkia: ash_crow).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Ruper, The Flock, Fermin Muguruza, Aymur eta Sivan Perwer, Fairport Convention, Charlie Mingus, The Arcs...

og. Abe 17 , 2015
Gaur ere disko sorta ederra prestatu ditu Pedro Elias Igartuak. Lehen orduan, The Flock, Fermin Muguruza, It´s a beautiful day, eta batez ere larunbatean Bilko Kafe Antzokian joko duen Ruper Ordorikaren kantak entzun ditugu. Bigarrenan, Aymur eta Sivan Perwer, The Black Keys, Fairport Convention, Charlie Parker, Dizzy Gillispie, Charlie Mingus […]

Honekin lotuak