Naiara Barrado Izagirre etorri zaigu gaur bisitan zientzialari eta zientziazaleen txoko eder honetara, eta haren eskutik astronomia eta astrofisika bereizten ikasiko dugu. Gero, astronomiaren sorrera eta bilakaera nola gertatu ziren gogoraraziko digu berak; horren ondoren, teleskopio mota garrantzitsuenak ezagutuko ditugu, eta, azkenik, astronomiaren egungo adarrak eta beraien ezaugarriak azalduko dizkigu laburki. (Argazkia: NASA Goddard Photo and Video).
Lehenengo orduan “Cracker” taldearen “Berkeley to Bakersfield” CD berria aurkeztu dugu. Iggy Pop, Henry Mancini,Georgie Fame eta Belako entzun ditugu. Saioaren bigarren orduan berriz, Jamaikako Lee Perry-ren lanak entzun ditugu. Martxoaren 22an Jamaikarra Bilbon ikusteko parada izango baitugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160310soinugelacrackers.mp3 Deskargatu Hemen