Korrika 20 Bilbon: Zuzeneko irratsaio berezia ostegunean

Bizkaia Irratia eta Bilbo Hiria Irratiko lagunok elkarlanean Korrikaren Bilboko ibilbidearen jarraipena zuzenean egingo dugu ostegunean. 17:00ak aldera Zorrotzako auzokideek hartuko dute lekukoa, eta ia bost orduz Bilboko auzo guztietatik ibili ostean Elorrietatik aterako da  Korrika Sondikara bidea hartuz. Zuzeneko saio berezian konexio eta elkarrizketak izango ditugu, ibilbidearen berri eman, eta Korrikan parte hartzen dutenen ahotsak eta irudiak jasoko ditugu. Korrikalariak, euskaltzaleak, lekuko eramaileak, kazetariak eta euskara izango dira protagonista. Kontakizuna, Bilbo Hiria irratiko Xabier Monasterio  eta Bizkaia Irratiko Ainhoa Larrazabalek egingo dute. Kaletik konexioak eginez Ane Zabala, Alfre Elgezabal, Jabi Zabala eta Isabel Isazelaia ibiliko dira. Gainera hainbat ahots batuko dira saiora: Oihana Bartra, Naroa Gaintza, Lutxo Egia, Ugaitz Alegria, Niko Cuenca, Iurdana Casuso eta Mikel Martinez, besteak beste. Korrikaren saio berezia arratsaldeko 18:30etik 20:00etara izango da entzungai Bilbo Hiria irratiko sintonian eta Bizkaia Irratiko sintonian.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Kapital gabeko enpresari ahulen errealitatea aztergai

og. Api 6 , 2017
Emprendeudoreak edo Kapitalik gabeko enpresari ahulak izan ditugu mintzagai Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.  Azken urteetan langabetuen kontrako neurri politikoei gehitzen zaie irtenbide indibidualak (ez sozialak, ez politikoak) bilatzeko matraka : “ez duzu lana, sortu zure enpresa, nahiz eta inbertitzeko diruak ez izan”. Diskurtso neoliberal onari erantzuna emateko, bi autore izan […]

Honekin lotuak