Igandeko presidentetzarako lehen itzuliak Frantziako argazki politikoa astindu du. Ekainaren 11ko legebiltzarrerako hauteskundeek bukatuko dira eta ikusi behar nola antolatzen den Frantziako politikagintza berria. Gaurkoan Mikel Aramendi batu zaigu saiora eta emaitzak aztertu ditugu, argi dagoena Emanuel Macron lehen itzulia irabazi duela, botoen %24 jasota, eta FN Fronte Nazionaleko Marine Le Penen (%21,3) aurka lehiatuko da datorren maiatzaren 7an. Partidu Sozialistaren porrota eta Frantzia Intsumisoa koalizioaren emaitzak aztertu ditugu. Asko okertu beharko lirateke inkestak Marine Le Penek bigarren itzulia irabazteko, boto asmoaren arabera,%64k bozkatuko dute Macronen alde.
Deskargatu hemen.