Asko hitz egiten ari da ekainaren 13az geroztik Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeak zer ondorio ekonomiko ekarriko dien britainiarrei zein gainontzeko europarrei. Joseba Barandiaran ekonomialariak gogoeta interesgarri batzuk egin ditu gai honetaz gure mikrofonoetan. Haren ustean, ikuskizun dago zein izango diren ondorioak, baina zer pentsatua eman beharko lioke Europar Batasunari bere bazkide batek 40 urteren ostean irteteko erabakia hartzeak. Argi ikusten du Josebak britainiar ekonomiak, hasiera batean behintzat, gorabeherak izango dituela egoera berrian, baina Europak ere honen ondotik bere proiektu ekonomikoa berregituratzea beste irtenbiderik ez dauka.
Deskargatu hemen.