Gaurko saioan Erresuma Batuko eta Frantziako hauteskundeak izan ditugu aztergai Mikel Aramendirekin. Londresko politikaren erdigunean paratu dute berriz. Theresa May lehen ministroa eta Arlene Foster DUP Alderdi Demokratiko Unionistako burua gaur elkartzekoak dira Downing Streeten, gobernu akordioari buruz negoziatzeko. Ekainaren 19an hastekoa da legegintzaldia; hain zuzen, brexitaren inguruko negoziazioak hastekoak […]

Beste behin Frantziara begira jarri gara, atzo bertan ikusi genuen Emmanuel Macron Angela Merkelekin batera.H arrera abegikorra egin zion Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Emmanuel Macron Frantziako presidenteari atzo Berlinen. Edouard Philippe eskuindarra izendatu du Macronek Frantziako lehen ministro. LRko diputatuak eta botoak bereganatu nahi ditu ekainera begira. Guzti horiek aztergai […]

Igandeko presidentetzarako lehen itzuliak Frantziako argazki politikoa astindu du. Ekainaren 11ko legebiltzarrerako hauteskundeek bukatuko dira eta ikusi behar nola antolatzen den  Frantziako politikagintza berria. Gaurkoan Mikel Aramendi batu zaigu saiora eta emaitzak aztertu ditugu, argi dagoena Emanuel Macron lehen itzulia irabazi duela, botoen %24 jasota, eta FN Fronte Nazionaleko Marine […]

Benoit Hamon izango da PS Alderdi Sozialistaren hautagaia Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, alderdia zatituta dago , emaitzak aztertu ditugu Mikel Aramendirekin batera. Frantziako Alderdi sozialista barne lana eta kanpo lan handia izango du, Frantziako hauteskundeetan bigarren itzulira iritzi nahi bada. Baina emaitzak, preseski, politika baten ondorioak izan ohi dira. 2014ko abuztuaren […]

Frantzian, azken atentatuen ondoren ezarritako larrialdi egoera hiru hilabetez luzatzea proposatu du gobernuak. Horregaz mintzatu gara Oihana Etxebarrieta kolaboratzailearekin. Aitorpen batekin abiatu da Oihana, Frantzian gertatzen dena Hego Euskal Herrikooi urrun geratzen zaigula esanda, baina Espainian gertatzen dena bezain garrantzitsua dela eta Iparrraldean eragiten duten neurri larriak direla onartuta. Salbuespen […]